Let it be

viernes, 15 de mayo de 2015

Dantza




Blog hau sortu dut dantzarien mundua asko gustatzen zaidalako,eta nire bizitzako parte handia hartzen duela pentsatzen dudalako. Dakigunez, dantza arte mota nagusietakoa da, musika edo literaturarekin batera. Halaber, arte eszenikoa da.Arte mota hau gorputzaren mugimenduetan datza, erritmikoki edo ez, musikak lagundurik edo ez. Bestela, dantzaria da arlo honetako artista, eta koreografia dantzak sortzeko jarduna. Komunikazio modu bat da, zeren eta dantzariek nahiz eta ahozko hizkuntza ez erabili, sentimendu eta keinuekin bere egoera adierazten dute.
Arropa estiloari dagokionez, gehienetan dantza estiloarekin bat dator  edota zer adierazi nahi duzunaren arabera ere jantzi zaitezke . Dantzatzeko, ez dago jende kopuru finkorik. Jende kopurua dantza mota bakoitzari moldatzen zaio. Dantzak, gorputza ondo mugitu ahal izateko baldintza fisiko bat behar da, flexibilitatea eukitzea. Dantzatzeko mugimendu desberdin asko egin behar dira eta horietako asko egiteko flexibilitatea izan behar duzu.
Gizarteak antzin-antzinatik egin du dantzan, eta dantzak berehala hartu zuen magia edo erlijio kutsua. Hasieran, erritmoa esku-zartez, perkusioz eta kantuz eraman ohi zen.dantzatzerakoan estilo esberdinak aukeratu dezakezu baina  ezagunenak honetako hauek dira,dantza klasikoak (balet), funky, hip hop, break dance, regueton, flamenkoa, merenguea, samba, salsa...Gure kulturari dagokionez, Euskal Dantzak ditugu eta ezagunenak hauexek dira: zortzikoa, aurreskua ezpata-dantza, arku-dantza, sagar-dantza eta abar. Niri pertsonalki gehien gustatzen zaidan dantza  Funky estiloa deiturikoa da eta hemen eskeiniko dizuedan bideoarekin espero dut zuek ere honen estiloaren jarraitzaileak bilakatzea. Tira anima zaitezte eta hasi dantzatzen!!!

lunes, 11 de mayo de 2015

Nire izena Amaia Gallarreta da eta dantzarien mundua gogoko dut.

Ignacio Ellacurian ikasten hari naiz,eta hau nire azken urtea da ikastetxe honetan.